08:00etatik 17:30era bitartean egongo da bidea itxita.
Aurreko astean bezala, oraingoan ere itxita egongo da Azkoitia eta Zumarraga arteko bidegorri zatia. Atzo moztu zuten bidea, eta ostiralera bitartean ezingo dute bertatik pasatu oinezkoek zein bizikletek. Ostiralean ere itxita egongo da bidea, eta astebururako zabalduko dute. 08:00etatik 17:30era bitartean egongo da bidea itxita. Obrak direla eta hartu dute bidegorria ez zabaltzeko erabakia.