(Eider Bereziartua)
San Andres jaiak ospatzen hasi dira gaur, larunbata, Azkoitian. Arratsaldean
XII. Herri lasterketa egin dute, eta hori amaituta, danborrak prestatzen hasi dira herrian. 22:00etan hasi da danborrada, eta 400 lagunetik gora aritu dira danborrekin eta barrikekin herriko kaleak alaitzen.
Iaz bezala, aurten ere bederatzi galdek hartu dute parte desfilean. Hain zuzen ere, Txintxarri elkartea, Napoleon, Pelotariak, Ixkitturri elkartea, Presoen senide eta lagunak, Floreagako gurasoak, Floreagako ikasle ohiak, Xabier Munibeko gurasoak, Xabier Munibeko ikasle ohiak eta Txintxarri elkarteko gazteak izan dira talde guztiak.
Danborradaren ostean, egitarau oparoa izango dute hurrengo aste osoan zehar.
[flickr_set id="72157677011907846"]