Sari banaketa. (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea ospatzen ari da Europar Batasuna pasa den larunbatetik, azaroaren 19. Datorren larunbata arte iraungo du aste horrek, eta horren harira Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak hainbat egitasmo antolatu ditu. Horien artean, 6 eta 18 urte arteko gazteak hondakinen prebentzioan eta birziklapenean sentsibilizatzeko asmoz, hondakinak prebenitzeko kartel eta bideo lehiaketa jarri zuen abian, urrian. Orain, lehiaketako irabazleen izenak eman ditu Aldundiak, eta sarituen artean Azkoitiko Floreaga ikastetxeko lau ikasle daude.
Adinaren arabera, bi sailetan banatuta zegoen lehiaketa. Batetik, 6 eta 11 urte arteko gaztetxoei zuzendutako kartel lehiaketa jarri zuen martxan, eta hori irabazi du Maria Juaristi LH3ko ikasleak. Bestetik, 12 eta 18 urte bitarteko ikasleek taldeka grabatutako bideoak bidali behar zituzten. Hor ere Floreagako ikasle talde bat izan da garaile. Hain zuzen ere, DBH1eko Alazne Sudupe, Naia Arrizabalaga eta Irati Lizarralde izan dira bideo irabazlearen egileak. Horiez gain, Nahia Septien donostiarrak irabazi du saria kartel lehiaketan.
Lau azkoitiarrek beren lana aitortzeko Tablet bana jaso dute, gaur. Hain zuzen ere, 9:30ean ikastetxe bertan jaso dute saria Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuaren eskutik.
Lan sarituak
Ikusi bideoa,
hemen.
