Anari, oraingo gazte belaunaldiak ere erakatzen dituen musikaria

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 24a

Atzo, Lazkaoko Gerriko elkartean izan zen Anari bakarlaria, Hitz&Musik zikloko azken solasaldian.

https://www.youtube.com/watch?v=xS-6CVW-oW4 Atzo, azaroak 23, Lazkaoko Gerriko elkartean izan zen Anari bakarlaria, Hitz&Musik zikloko azken solasaldian. Elkarrizketa egin zio Goierriko Hitzak, eta han kontatu zuen musikan nola hasi zen musikaz askorik jakin gabe, eta zer garrantzitsua den dakizunarekin sortzen hastea, eta selektibitatea gainditzeagatik amaren opari eskaintzan bateria eskatu zuela (“ez sukaldeko bateria”), eta nola hasi zen bateria jotzen. Bukaeran, sei-bat abesti abestu zituen, gitarra lagun. 1997an atera zuen Anarik bakarkako lehen diskoa. Hogei urte beranduago, gazteak "gero eta gehiago" joaten zaizkie kontzertuetara. Iaz Zure aurrekari penalak diskoa atera zuen, eta datorren astean iritsiko da haren hitzondokoa, lehendabiziko aldiz aurreko diskoaren jarraipen modura ondu duen Epilogo bat. Atzo lan berriko abesti bat aurreratu zuen, Lazkaoko entzuleentzat. Bihar irakurgai izango da Goierriko Hitzak egindako elkarrizketa, hemen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide