(Maxixatzen.eus)
Jose Ramon Lete
Traki preso politiko azkoitiarra baldintzapean aske utzi du epaileak, epaiketara bitartean. A Lamako (Pontevedra, Galizia) espetxean zegoen preso azkoitiarra. 2001eko abenduaren 21an hartu zuten preso Frantzian, eta, urte luzez, Frantziako espetxean egon ondoren, Galizian zegoen orain.
Xabin Juaristi
Torre Sareko kideak jakinarazi duenez, Galiziara bidean doaz Leteren senideak eta lagunak. Juaristiren hitzetan, ez dakite espetxe kanpoan edo barruan dagoen momentu honetan Lete. Hala ere, bihar 6:00ak edo 7:00ak inguruan Azkoitian izango direla aurreikusten dute. Eta, 13:30ean, herriko plazan ongi etorria egingo diote.