Jone Zabaleta azkoitiarra txapeldun Mataroko krossean

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 13a

Emakumezkoen junior mailan lortu du garaipena Atletico San Sebastian ekipoko kirolariak.

Jone Zabaleta Berangoko nazioarteko milakoan. (Egoitz Arruti)   Jone Zabaleta azkoitiarrak irabazi du Mataroko (Katalunia) krossa, gaur, igandea. 11 minutu eta 9 segundo behar izan ditu Atletico San Sebastian taldeko kirolariak 3,089 kilometro egiteko. Hain zuzen ere, bigarrenak baino 8 segundo gutxiago. 18 urteko kirolariak emakumezkoen junior mailan lortu du garaipena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide