Su hartu du Koategi baserriak, Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 12a

Gaur goizaldean, sua piztu da Azkoitiko Koategi baserrian. Suhiltzaileak iritsi direnerako sua zabalduta zegoen. Zauriturik ez da izan, eta baserriko abereek ere ez dute kalterik izan. Hala ere, kalte material handiak eragin ditu suak. Argitzeko dago zerk eragin duen sua. (Argazkiak: Eider Bereziartua/ Urola Kostako Hitza)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide