Materiala Caritasek Aingeru kaleko 32. zenbakian duen lokalera eramateko deia egin dute. Astelehenetan eta asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara izaten dute zabalik lokala, eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.
Azkoitiko Caritasen jantzitegiko ordezkariek jakinarazi dutenez, izarak, mantak eta gizonezkoen zapatak behar dituzte herritarren artean banatzeko. Materiala Caritasek Aingeru kaleko 32. zenbakian duen lokalera eramateko deia egin dute; izan ere, edukiontzietan bildutako materiala zuzenean Donostiako Caritasera eramaten dute. Astelehenetan eta asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara izaten dute zabalik lokala, eta ostiraletan 17:00etatik 19:00etara.