Langabetuentzat ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek

Urola Kostako Hitza 2016ko urriaren 26a

Bihar, 09:00etan, egingo dute ikastaroaren aurkezpena, eta azaroan hasiko dira saioak.

Nire negozioa martxan jartzeko, zer jakin behar dut? ikastaroa eskainiko du Iraurgi Berritzenek. Lan mundurako ideiaren bat duten langabetuei zuzenduta antolatu dituzte saioak, Lanzituz programaren barruan. Bihar, osteguna, 09:00etan, egingo dute ikastaroaren aurkezpena, eta azaroan hasiko dira saioak. Informazio gehiago nahi duenak Iraurgi Berritzenera (943-85 11 00) deitu edo ieizagirre@iraurgiberritzen.eus helbidera idatz dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide