Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar amaituko da txapelketa. 111 talde daude izena emanda.
Atzo, ostirala, hasi zen Azkoitia III. Futbol Festa 3x3. Azpeitia Cup kirol ekarteak antolatu du lehiaketa eta igandera arte luzatuko da. Aurten inoiz baino parte hartzaile gehiagok eman dute izena txapelketarako, 111 taldek hain zuzen ere. Egunotan, 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrak ari dira futbolean jokatzen, eta zazpi kategoria desberdinetan daude banatuta.
Atzo, 18:00etan hasi ziren partidak. Gaur eta bihar, berriz, 9:00etan. Futbolaz gain beste hainbat ekitaldi eta tailer desberdin egiten ari dira Azkoitiko plazan.
[flickr_set id="72157673122029940"]