Iban Garatek 'Gaur Egun' aurkeztuko du gauero. (HITZA)
ETBko hainbat proiektutan lan egin ostean, albistegiak aurkeztuko ditu gaurtik aurrera Iban Garate azkoitiarrak gauero. Gaur, astelehena, hasiko dute Euskal Telebistako albistegi zerbitzuek denboraldi berria, eta Garate gaueko
Gaur Egun programan izango da aurkezle, 20:00etatik aurrera.
Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio ikasketak egin zituen Garatek eta ordutik telebistako, irratiko eta zinemako proiektu ugaritan egin du lan. 15 urterekin hasi zen azkoitiarra Goenkale telesailean eta ordutik komunikazio munduan ibili da lanean. Besteak beste,
Aupa Etxebeste!,
Mystikal,
Arriya eta
Miel de Naranjas filmetan, Antena 3ko
El secreto de puente viejo telesailean eta Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan ibili da lanean. Horrez gain, 2012an ETB1eko
Ai ama! entretenimenduzko saioa aurkeztu zuen Garatek eta pasa den denboraldian
Azpimarra saioaren gidari izan zen Maddalen Iriarterekin batera. Gainera, Tuntuxa ekoizpen etxearen sortzaileetako bat da azkoitiarra.
2014an
Garateri elkarrizketa egin zion Hitzak.