Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta aurreneko aldiz jokatu da Izerpin Kakuteko Igoera bertikala
Izerpin Kakuteko Igoera mendi lasterketa bertikalaren lehen edizioa jokatu da Azkoitian. 54 parte-hartzaile izan ditu Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako probak. Azkoitiko Balda plazatik irten eta Kakuteko gurutzeraino igo behar izan zuten kirolariek, lau kilometroko bidea eginez. Gizonezkoetan aurrena Iban Murua izan da, 32:02 denborarekin, eta emakumezkoetan Leire Fernandez, 43:24 denbora eginda. Azkoitiarren artetik Joseba Tobar (38:36) eta Ainhoa Larrañaga (50:42) izan dira onenak.
Podiumak:
1- Iban Murua, 32:02
2- Iñigo Lariz, 34:40
3- Beñat Katarain, 36:08
1- Leire Fernandez, 43:24
2- Ainhoa Lendinez, 43:48
3- Alazne Irureta, 48:10
Proba gogorra, baina polita
Probaren izenak aipatu bezala izarpean egin zuten ia lau kilometroko lasterketa kirolariek, eguraldia lagun. Balda plazan jende ugari bildu zen proba ikustera, eta ibilbidean ere ikusle ugari izan zela aipatu zuten parte-hartzaileek. Bukaeran, Kakutetik jaitsi ondoren, Balda plazan aipatu zutenez, "proba gogorra da, baina oso polita. Gainera, ibilbide osoa ondo seinalatuta egon da". Bukaeran mokadutxoa egiteko aukera izan zuten parte hartutako kirolari denek, eta Azkoitiko Traki harategiak eta Yoko kirol-dendak emandako oparien zozketan parte hartu zuten.
[flickr_set id="72157673390027815"]