Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren 13a bitartean izango dira bisita gidatuak. Herriko hondarea ezagutzeko hainbat aukera eskainiko dituzte egunotan.
Azkoitiko ondarea ezagutzeko hainbat bisita gidatu eskainiko dituzte hilaren 13a bitartean. Besteak beste, Euskal pilotaren esperientzia, Zalduntxoen Azkoitia eta Jauregi eta dorretxe artean bisitak egin eta parrokia nahiz San Martin ondaregunea bisitatu ahal izango dituzte.
Bisita gidatuak egiteko aurrez izena eman behar da Loiolako Turismo Bulegoan, 943-15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatzita. Bisita gidatuak bi euro ordaindu beharko dira eta Euskal pilotaren esperientzia, berriz, bost euro. San Martingo ondaregunea edo parrokia bisitatzeko ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Bisiten egutegiaAbuztuak 4.Euskal pilotaren esperientzia 11:00etan Gurean. San Martin ondaregunea irekita, 17:00etatik 19:30era.
Abuztuak 5.Jauregi eta dorretxeen artean bisita 12:30ean parrokia aurretik. Parrokia zabalik, 11:00etatik 12:30era.
Abuztuak 6.Zalduntxoen Azkoitia 12:00etan Intsausti jauregian. 17:00etatik 19:30era zabalik izango da San Martin ondaregunea.
Abuztuak 7. San Martin irekita, 11:00etatik 13:30era.
Abuztuak 9. San Martin ondaregunea irekita 11:00etatik 13:30era. Parrokia, 16:00etatik 18:30era. 18:30ean Jauregi eta dorretxe artean bisita.
Abuztuak 11. 11:00etan Euskal pilotaren esperientzia Gurean. San Martin zabalik, 11:00etatik 13:30era.
Abuztuak 12. Parrokia irekita, 16:00etatik 18:30era. 18:30ean Jauregi eta dorretxe artean bisita.
Abuztuak 13.Zalduntxoen Azkoitia bisita gidatua Intsaustin, 12:00etan.