Irailaren 1etik 19ra eman ahalko da izena Azkoitiko Hizkuntz Eskolan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 29a

Eibarko Hizkuntz Eskolaren gela desplazatuak izango dira datorren ikasturtean Azkoitiko Gaztanenea eraikinean. B1.1, B1.2 eta B2 mailetako saioak eskainiko dituzte.

Eibarko Hizkuntz Eskolaren gela desplazatuak izango dira datorren ikasturtean Azkoitiko Gaztanenea eraikinean, eta irailaren 1etik 19ra eman ahal izango da izena ingeleseko ikastaroetan. B1.1, B1.2 eta B2 mailetako saioak eskainiko dituzte. Lehen bi ikastaroetako saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 15:55etik 18:10era eta 18:15etik 20:30era, hurrenez hurren. B2 mailakoak, berriz, astearteetan eta ostegunetan izango dira, 18:15etik 20:30era. Matrikula on line egin behar da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide