Bi autok eta kamioi batek istripua izan dute Aizpurutxo inguruan

Urola Kostako Hitza 2016ko uztailaren 22a

Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Zumarragako ospitalera eraman dute.

Kamioi batek eta bi autok elkar jo dute gaur, ostirala, 11:20ak aldean, Aizpurutxo inguruan, GI-631 errepidean. Pertsona bat zauritu da istripuan, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Istripua tarteko, bidea moztuta eduki dute, baina dagoeneko ireki dute erraila.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide