Ibai Etxeberria eta Eneritz Aramendi garaile Azkoitiko III. Duatloi Herrikoian

Ana Abarisketa 2016ko uztailaren 16a

Atzo, ostirala, jokatu zen Azkoitiko kaleetan III. Duatloi Herrikoia, Azkoitiko Triatloi Taldeak antolatuta. Guztira 49 lagunek parte hartu zuten lasterketan, eta Ibai Etxeberria eta Eneritz Aramendi azpeitiarrak izan ziren aurrenak helmugaratzen. Bero egin zuen atzo arratsaldean, baina konplitu zuten kirolzaleek. Azkoitiko III. Duatloi Herrikoiaren sailkapena honakoa da: Gizonak:
  1. Ibai Etxeberria (22:36)
  2. Asier Ostolaza (23:12)
  3. Borja Zubizarreta (23:32)
Emakumeak:
  1. Eneritz Aramendi (28:25)
  2. Idoia Dominguez (29:16)
  3. Nerea Frances (30:40)
[flickr_set id="72157671124689575"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide