Festez gozatzeko jendetza bildu zen joan den urtean ere Urrategi auzoan. (Eneritz Albizu Lizaso)
Azkoitiko zaindari den Urrategiko Ama Birjinaren jaiak ospatuko dituzte gaurtik aurrera, eta auzoko festa batzordeak prest du egitaraua. Gaurko eta iganderako antolatu dituzte ekitaldiak, eta azken egun horretan bertaratuko dira herritar ugari.
Ohiturei jarraituz, mus txapelketa azkarrarekin hasiko dituzte jaiak gaur. Sariak honako hauek izango dira: aurrenekoentzat txapelak, 260 euro eta oparia; bigarrenentzat, 100 euro eta oparia; hirugarrenentzat, Isidro Erretegian bi lagunentzako afaria eta oparia; eta, laugarrenentzat, bi oilasko eta oparia.
Igandea, egun handia
Egun handia izango da igandea Urrategi auzoan. Mezaren ostean bertsolariek alaituko dute giroa, eta herri kirolak hasiko dira jarraian. Aizkolarien artean egongo da Julen Alberdi
Txikia IV.a, eta hirugarren urtez jaian parte hartuko du bere auzoko festetan. "Giro jatorra izaten da egun horretan Urrategin, eta ederki pasatzen dugu", dio.
Joan den igandean irabazi zuen azkoitiarrak Gipuzkoako Bigarren Mailako finala, beraz, herrialdeko lehen mailan lehiatuko da datorren urtean. "Aurretik entrenatzeko aukera izan nuen, eta ondo atera zitzaidan finala", esan du Txikia IV.ak. Lehen mailara begira, entrenamenduetako metodologia aldatu beharko du aurrerantzean, horien lehietan saio luzeagoak egiten dituzte eta.
Aizkolarien eta harrijasotzaileen ondoren, Zabale eta Larrañaga trikitilariak izango dira. Arratsaldean, berriz, umeei eskainia egongo da, eta, jaiei bukaera emateko Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeriak girotuko du berriro Urrategi auzoa.
Egitaraua
Gaur, uztailak 8
22:00. Mus txapelketa azkarra.
Igandea, uztailak 10
09:00. Meza.
11:00. Meza nagusia.
11:00. Igor Zubeldia, Iban Urdangarin eta Larrañaga bertsolarien saioa.
12:30. Herri kirolak. Xabier Lizarralde
Irolegi III.a eta Xabier Aranburu
Guzta harrijasotzaileak. Julen Alberdi
Txikia IV.a eta Jokin Alkizalete aizkolariak.
13:30. Zabale eta Larrañaga trikitilarien saioa.
16:30. Gorriti eta bere abereak.
16:30. Ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak.
18:00. Azalgorretako
Apatxe eta Txibilterko
Kinberly zaldien arteko dema saioa.
Ondoren, Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeria.