Erraustegiaren aurkako aldarrikapen artean egin dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako bilkura Azkoitian

Eneritz Albizu Lizaso 2016ko uztailaren 2a

Gipuzkoako Batzar Nagusietako bilkura izan dute gaur, larunbata, Azkoitian. Udaletxean bildu dira batzar nagusietako politikariak eta herriko ordezkariak, eta ordubete inguruko bilera izan dute bertan. Azkoitian izan dira, besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia edo Denis Itxaso  Kultura, Turismo, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatua. Udaletxe kanpoan, Azkoitia Zutik-eko kideak juntatu dira, eta erraustegiaren aurkako aldarrikapenak egin dituzte. Ertzainek Azkoitiko gazte bat eraman dute elkarretaratzetik, identifikatzeko. Uztailaren 19rako jarri diote epaiketa azkarra azkoitiarrari, desobedientzia egotzia. Azkoitia Zutik taldeak salatu egin du atxiloketa: "Gune publiko batean bildu gara, modu baketsuan, eta ez dugu ulertzen zergatik hartu duten jarrera hori". Bestalde, nabarmendu dute datorren ostiralean, hilak 8, batzarra egingo dutela plazan, eta herritarrei dei egin die bertan parte hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide