Espainiako Kongresurako hauteskundeetan EAJ izan da alderdirik bozkatuena, Azkoitian; 2.014 boto jaso dituzte jeltzaleek (%37,06). EH Bildu izan da bigarren bozkatuena, 1.254 boto eskuratuta (%23,07) eta Elkarrekin Ahal Dugu izan da hirugarrena 1.245 boz jasota (%22,91). PSE-EE izan da laugarrena 490 botorekin (%9,02) eta PP bosgarrena 272 bozekin (%5). Ciudadanosek 73 boto jaso ditu, 38 PACMAk, Recortes Cero-Grupo verdek 14, PCPEk 5, UPyDk 4 eta P-LIBek 2. Horiez gain, 43 boto baliogabe eta 24 boto zuri zenbatu dituzte. Herritarren %64k bozkatu du gaur Azkoitian; joan den abenduko hauteskundeetan %67,89 izan zen parte-hartzea.
Iazko abenduko hauteskundeetan ere EAJ izan zen bozkatuena, eta 2.113 boz jaso zituen. EH Bildu izan zen bigarrena orduan, 1.471 boto eskuratuta. Ahal Duguk 1.101 boz jaso zituen abenduko hauteskundeetan, PSE-EEk 531 boz, PPk 276 eta Ciudadanosek 102.