Azkoitia Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan aurrera, Zizurkil mendean hartuta

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 11

Azkoitiko pilotariek hirutik hiru partida irabazi zituzten atzo, ostirala, Zizurkilen.

Azkoitiko pilotariek atzo, ostirala, jokatu zituzten Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako final-laurdenetako itzuliko partidak, Zizurkilen. Hirutik hiru partida irabazi zituzten azkoitiarrek: Ion Oteiza eta Jagoba Uranga kadeteek 17 eta 22 irabazi zuten; Endika Cuevas era Aitor Azkoitia jubenilek 18 eta 22; eta Markel Andueza eta Jon Juaristi seniorrek 9 eta 22. Joan den asteburuan, final laurdenetako joanekoan, 2 eta 1 nagusitu zen Azkoitia. Azpeitiak bihar jokatuko ditu final laurdenetako itzuliko norgehiagokak, Oiartzunen. Joanekoan 2 eta 1 nagusitu ziren azpeitiarrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide