Baserri bideetako zolak konponduko ditu Azkoitiko Udalak

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 31

Otsailean eta martxoan botatako euri jasek Azkoitiko baserri bideetan eragindako kalteak konpontzeko lanak hasiko ditu Azkoitiko Udalak ondorengo baserri bide hauetan: Erribera, Olaran, Benta-Zahar, Lapatza, Izueta, Montte, Etxebeltz eta Ubieta Goikoa...

Otsailean eta martxoan botatako euri jasek Azkoitiko baserri bideetan eragindako kalteak konpontzeko lanak hasiko ditu Azkoitiko Udalak ondorengo baserri bide hauetan: Erribera, Olaran, Benta-Zahar, Lapatza, Izueta, Montte, Etxebeltz eta Ubieta Goikoa. Bide horietan lurrei eusteko harri-lubetak konponduko dira eta, hala behar izanez gero, berriak eraikiko dituzte eta uren kanalizazioa egokituko dute. Hondatutako guneetan ere zorua konponduko dutela azaldu dute udaletik. Lizitazioaren prezioa 224.802 eurokoa da (BEZa barne), eta aurreikusitakoaren arabera hilabeteren buruan hasiko dituzte obrak, esleipen prozesua amaitzear baitago. Behin obrak hasita, horiek lau hilabeteko epean bukatzea espero dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide