Obrez hitz egiteko bilera egingo du udalak Inazio Iriarteko bizilagunekin

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 27a

Inazio Iriarteko bizilagunekin bilera asteartean izango da, Elkargunean, 18:30ean. Lanak datorren astean bertan hasiko dira. San Martingo bizilagunekin bilera aurrerago deituko dute.Inazio Iriarte kalean aurki hasiko diren obren inguruko azalpenak emat...

Inazio Iriarteko bizilagunekin bilera asteartean izango da, Elkargunean, 18:30ean. Lanak datorren astean bertan hasiko dira. San Martingo bizilagunekin bilera aurrerago deituko dute.

Inazio Iriarte kalean aurki hasiko diren obren inguruko azalpenak emateko bilera deitu du Azkoitiko Udaleko Hirigintza sailak. Bilera horren helburua da bizilagunei informazio zuzena ematea. Lan horiek Inazio Iriarte kaleko 9 eta 23 zenbakien artean egingo dira. Hala adostu zuten udalak eta Gipuzkoako Urakek akordio bidez.

Bilera asteartean izango da, maiatzak 31, Elkarguneko Zeharkao plaza aretoan, 18:30ean. Deialdia Inazio Iriarte kaletik hasi eta Txakur zulo arteko bizilagunei zuzendua dago.

Obra horiek 164.000 euroko aurrekontua dute, eta Urbycolan enpresak egingo ditu. Datorren astean bertan hastea aurreikusten dute.

Lan horien bidez, hondakin-uren eta euri-uren sareak banatuko dituzte, izan ere, bateratuta daude orain. Obrei esker, matxurak murriztuko dira, ur galerak saihestu eta usain txarrak eta filtrazioak gutxitu. 700 metro hoditeria berrituko dituzte. Horrez gain, asfaltoa ere konponduko dute.

San Martinen, aurrerago

Udalak aurrez esan bezala, San Martin auzoan ere egingo dituzte lanak, hala nola Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetan. Auzo horretako bizilagunekin bilera aurrerago egingo du udalak.

San Martingo lanak Egurki enpresak egingo ditu, eta 124.000 euroko aurrekontua dute. Bi lan-kontratuak finantzatzeaz Azkoitiko Udala eta Gipuzkoako Urak arduratuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide