Arto Artian topaketak izango dira larunbatean Matadeixen

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 19a

Arto Artian topaketak izango dira larunbatean Azkoitiko Matadeixen. Hain justu, izen bera daraman musika txikien talde-plataformak antolatu du etzi ospatuko den jaia. Kontzertuak eta ikus-entzunezkoak uztartuko dituzte festa horretan, 18:00etatik aurre...

Arto Artian topaketak izango dira larunbatean Azkoitiko Matadeixen. Hain justu, izen bera daraman musika txikien talde-plataformak antolatu du etzi ospatuko den jaia. Kontzertuak eta ikus-entzunezkoak uztartuko dituzte festa horretan, 18:00etatik aurrera. Festari hasiera emateko Jon Matxik estreinatuko ditu topaketak, Asimilacionismo: Tzesne izena daraman entzunaldiarekin, 18:30ean. Jarraian, Loty Negarti (Aitor Izagirre) artistaren Zine aurreratua ikuskizuna izango da; ondoren, Marion Cruza Le Bihan artistak sortutako Arto Artian afaria. Sestao 2015 ikuskizuna botako dute. Kontzertuak gauean Afaltzeko atsedenaldia hartu ostean eutsiko die berriro egitarauari kontzertu sorta batekin. Miguel A. Garciak eta Ibon RG-k orain gutxi osatutako Gargara taldea igoko da oholtzara lehendabizi. Horien atzetik Ilan Manouach eta Jonas Kocher musikariek hartuko dute lekukoa. Arto Artian topaketak bukatzeko Itziar Magmadamen eta Mikel Killerkumeren Zorra taldeak hartuko du Azkoitiko Matadeiko oholtza. Joan den urtean ospatu zuen Arto Artian kolektiboak bere hamargarren urteurrena. Platafoma horretako kide da, besteak beste, Azkoitiko Akauzazte taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide