Juan Andres Unanuek kontzertua emango du zapatuan Txalintxo tabernan

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 17a

KULTURA // Embrujo Flamenco izenburupean kontzertua eskainiko du Juan Andres Unanue gitarra jotzaile bakarlari azkoitiarrak datorren larunbatean. Hitzordua Txalintxo tabernan izango da, 23:00etatik aurrera. Kontzerturako entzule kopurua mugatua izango ...

Embrujo Flamenco izenburupean kontzertua eskainiko du Juan Andres Unanue gitarra jotzaile bakarlari azkoitiarrak datorren larunbatean. Hitzordua Txalintxo tabernan izango da, 23:00etatik aurrera. Kontzerturako entzule kopurua mugatua izango denez, sarrerak aurrez erosi beharko dira Txalintxo tabernan bertan, bost euroren truke. Unanue musikari azkoitiarrak flamenko doinuetan oinarritutako emanaldia eskainiko du datorren astebu- ruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide