Azkoitiko Madariaga auzoan lagun artean ari dira ospatzen San Isidro jaiak. Atzo hasi ziren ospakizunak, eta bihar arte luzatu dira. Gaur, larunbata, auzotarren arteko herri kirolak jokatu dituzte goizean. Probaz proba, bertsoak ere kantatu dituzte Xebastian Lizasok eta Imanol Zubeldiak, giroa berotzeko.
Auzotarren bazkarian indarrak hartu ondoren, giza proba egingo dute gaur, 18:00etatik aurrera. 19:00etan, berriz, ume jolasak hasiko dira. Eguna amaitzeko, berriz, afaria egingo dute Otarre jatetxean.
Bihar izango da Madariagako San Isidro jaien azken eguna. Hona hemen egitaraua:
09:45. Prozesioa.
10:00. Meza.
11:00. Hamaiketakoa txorizo, salda eta ardoarekin. Trikitilariak: Laja II.a eta Lutxurdixo.
[flickr_set id="72157668381740585"]
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide