Zabalik dago jada euskara ikasteko diru laguntzen eskaera epea. Laguntza horien bidez, euskaraz komunikatzeko esfortzua egiten ari diren ikasleen ahalegina txalotu nahi du udalak.
Euskaltegietan edota barnetegietan dabiltzan ikasleek eskatu dezakete laguntza, baita ikastaro trinkoak egiten ari diren eta autoikaskuntza bidez ikasten ari direnek ere.
Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Matrikularen %75a
Laguntza eskuratzeko ezinbestekoa da Azkoitian erroldatuta egotea ikastaroak irauten duen bitartean, 16 urte beteta izatea eta gutxienez %85eko asistentzia izatea ohiko ikastaro edo bestelako modalitateetan, ikastaroa gainditzeaz gain.
Kopuruei dagokienez, euskaltegian neguan eta udan ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei matrikularen %75a bueltatuko zaie, 350 euro gehienez. Ikastaro trinko, autoikaskuntza edo internet bidezko ikastaroak egindakoei, berriz, matrikularen %70a ordainduko zaie, 350 euro asko jota. Interesa dutenek, Azkoitiko Udaleko erregistroan aurkeztu behar dute eskaera.
Bestalde, euskarazko proiektu eta jarduerak egiteko edota euskararen normalizazioan eragiten duten ekintzetarako ere eska daitezke laguntzak. Kasu horietan epea ekainaren 30a da.