Laja eta Landakandaren lau lan kaleratu dituzte

A. A. 2016ko mai. 11a, 00:00

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lan berreskuratzen ari da urte hasieratik Elkar diskoetxea, horien artean Laja eta Landakanda trikitilariena. Diskoetxearen asmoa da, orain hasi eta datozen urteetan euskal musikarien lanak pixkanaka ber...

IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lan berreskuratzen ari da urte hasieratik Elkar diskoetxea, horien artean Laja eta Landakanda trikitilariena. Diskoetxearen asmoa da, orain hasi eta datozen urteetan euskal musikarien lanak pixkanaka berreskuratzea.

Azkoitiko bikotearen lau disko argirataru dituzte jada: Laja eta landakanda (1976), Trikitixa (1981), Pepe Yanciren omenez (1986) eta Gure Oroitgarri (1994).

Elkarrek azaldu duenez, trikitixa eta herri musika ardatz zituen diskoetxeko lan asko itzalean geratu dira, berrargitalpenik gabe. Hori dela eta, disko guzti horiek berreskuratzen hasi da jada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide