Emusik iritsi da Azpeitira eta Azkoitira

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 6a

Gaur arratsaldean iritsi da Emusik jaialdia Azpeitira eta Azkoitira. Gaur, ostirala, harrera egin zaie Europako musika eskoletako ikasleei bi herrietan, eta, ondoren, kontzertuak eman dituzte Azpeitiko plazan eta Azkoitiko Balda plazan. Finlandiako eta Kataluniako abesbatzekin kantatu dute Juan Antxieta musika eskolako kideek eta Alemaniako eta Kataluniako taldeekin batera aritu dira Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak. [flickr_set id="72157667801489522"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide