Ibilgailu Klasikoen topaketa egingo dute igandean

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 4a

Igandean goiz etorriko dira ibilgailu klasikoak Azkoitira. Antonio Sudupe eta Errebueltie aritu dira antolatze lanetan. Bazkarirako izen-ematea zabalik dago.

[caption id="attachment_298060" align="aligncenter" width="300"]Ibilgailu klasikoak zituzten aurkezpenera. (Ana Abarisketa) Ibilgailu klasikoak zituzten aurkezpenera. (Ana Abarisketa)[/caption] Ibilgailu Klasikoen bosgarren topaketa egingo dute igandean, Antonio Sudupe azkoitiarrak antolatuta. Sudupek Errebueltie Motor Kirol Klubaren laguntza izan du antolakuntza lanetan. Eguna goiz hasiko dute igandean motorzaleek. 09:00etatik 10:30era harrera egingo zaie autoei, Plaza Berrin. Ondoren, bueltaxka bat egingo dute herrian zehar. Eguraldiak lagunduko balu, Azpeitiko Urrestilla auzoraino joatea aurreikusten dute antolatzaileek. Azaldu zutenez, eguraldiak guztiz baldintzatzen du halako ekitaldi bat. "Aurreko urtean sekulako eguraldia egin zuen, eta 130 auto inguru eta moto ugari etorri ziren herrira", azaldu zuen Sudupek. Orain arteko jendetsuena izan zen iazkoa. Bazkaria Orbela jatetxean izango da, 14:30ean. Izena emateko 911-50 31 81 zenbakira deitu daiteke, maiatzaren 6a aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide