Bertako kirolariak omenduko ditu aurtengo Garagardo Azokak

Ana Abarisketa 2016ko maiatzaren 4a

Bihar hasiko da VII. Garagardo Azoka Azkoitian. Inaugurazio ekitaldian Juan Joxe Unanue Goenatxo II.a omenduko dute. Iraurgik SBk eta Anaitasunak antolatu dute jaia bigarrengoz.

[caption id="attachment_298054" align="aligncenter" width="300"]Maier Lizaso, Angel Martin eta Pedro Urdanpilleta. (Ana Abarisketa) Maier Lizaso, Angel Martin eta Pedro Urdanpilleta. (Ana Abarisketa)[/caption] Bertako kirolariak omenduko ditu Azkoitiko VII. Garagardo Azokak. Bihar hasi eta maiatzararen 14ra arte luzatuko da garagardoaren eta kirolarien festa. Izan ere, "arlo guztiak" ukituko dituen egitaraua prestatu dute egun horietarako Iraurgi Saskibaloi taldeak eta Anaitasuna futbol klubak, bigarren urtez elkarlanean. Joan den astean aurkeztu zuten Garagardo Azoka Azkoitiko udaletxean. Ekitaldian parte hartu zuten Maier Lizaso Iraurgi saskibaloi taldeko lehendakariak, Pedro Urdanpilleta Anaitasunako lehendakariak eta Angel Martin Kirol zinegotziak. Azaldu zutenez, adin guztiekin pentsatutako saioak antolatu dituzte, herritar guztien festa izatea dutelako helburu.

Iazkoari jarraituz

Bigarren urtez antolatu dute bi kirol klubek Garagardo Azoka. Aurten ere iazko "arrakasta" lortu nahi dute. "Oso esperientzia aberasgarria izan zen", esan zuten. Horretarako bi klubetako kideen, senideen eta norbanakoen laguntza dute. Hain justu, eskerrak eman zizkieten azokan lagunduko duten boluntarioei.

Egitaraua

Bihar, maiatzak 5. 20:00. Inaugurazioa Goenatxo IIarekin. Etzi, maiatzak 6. 19:00. Azkoitiko bertsolariak eta trikitilariak. Maiatzak 7, larunbata. 16:00. Mus txapelketa. 23:00. Elortxa disko jartzailea. Maiatzak 10, asteartea. 19:00. Jexux Mari Mujikaren hitzaldia. Kirola, gizalegerako bide gai hartuta jardungo du hizketan. Maiatzak 11, asteazkena. 19:00. Anaitasunako futbol talde guztien aurkezpena. Maiatzak 12, osteguna. 19:00. Kirol tertulia, Gaizka Garitanorekin, Aitor Zulaikarekin, Igor Quindosekin eta Iker Buenorekin. Maiatzak 13, ostirala. 19:00. Iraurgi SBko talde guztien aurkezpena. 23:00. Ugutz DJa. Maiatzak 14, larunbata. 11:00. Pintxo solidarioa. 17:00. Haurrentzat eta umeentzat jolasak, Bubble Soccer. 23:00. Xabifest DJa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide