Peñafloridaren irudiaren aurkako erasoa salatu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

KULTURA // Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez Peñafloridako kondearen irudiari «eraso» egin izana salatu du Azkoitiko Udalak. Erakundeak jakinarazi duenez, ezezagunek pintura bota eta lepoan soka jarri zioten zapatuan, Xabier Munibe kaleko irud...

KULTURA // Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez Peñafloridako kondearen irudiari «eraso» egin izana salatu du Azkoitiko Udalak. Erakundeak jakinarazi duenez, ezezagunek pintura bota eta lepoan soka jarri zioten zapatuan, Xabier Munibe kaleko irudiari. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatearen arabera, «estatuak eraso bandalikoa» jasan du, eta horiek ez dira «ezer adierazteko moduak». Alkateak esan du «ekintza isolatua» izatea espero duela, eta elkarbizitzarekiko eta herriarekiko errespetua eskatu du. Dagoeneko egin dituzte irudiari pintura gorria kentzeko lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide