Erniarraitzek irabazi du Pernando Amezketarra saria

Urola Kostako Hitza 2016ko maiatzaren 3a

KULTURA // Pernando Amezketarra sariketa irabazi du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Amezketan jokatu zen txapelketako finala, larunbatean, eta Erniarraitzekoek Hernanikoak izan zituzten aurrez aurre. Urolako taldean Haritz Garmendia azpeitiarrak, Ait...

KULTURA // Pernando Amezketarra sariketa irabazi du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak. Amezketan jokatu zen txapelketako finala, larunbatean, eta Erniarraitzekoek Hernanikoak izan zituzten aurrez aurre. Urolako taldean Haritz Garmendia azpeitiarrak, Aitor Salegi zestoarrak eta Eneritz Artetxe azkoitiarrak kantatu zuten; Hernanikoan, berriz, Oier Iurramendi, Arnaitz Lasarte eta Eli Pagolak. Ez zen ohiko saioa izan, izan ere, ariketa bereziak jarri zizkieten bertsolariei. Bailarako bertsozale dezente joan ziren bertso saioaz gozatzera eta bertsolariak babestera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide