Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru eguneko jaiak prestatu dituzte Florega auzoan. Igandeko Gurutzetxokoko krosak 250 ume bilduko ditu. Xabier Gagarzazu futbol txapelketa jokatuko da larunbatean.
Azkoitiko Floreaga auzoko festak ospatuko dira asteburuan, beste behin. Auzoaren sorreratik egiten dituzte jaiak bertan, eta indarra hartuz joan dira urteek aurrera egin ahala. Festa batzordekoek eta Floreagako Tabernako kideek antolatzen dituzte jaiak elkarlanean, hamabost lagun ingururen artean.
Idoia Muñoz da festen antolatzaileetako bat eta tabernako kidea. Harren esanetan igandea, maiatzak 1, izango da egunik garrantzitsuena. "Egun horretan egiten da Gurutzetxoko krosa eta gaztetxo askok parte hartzen dute saioan", azaldu du. 34. lasterketa jokatuko den honetan, 250 ume inguruk parte hartzea aurreikusten dute. Azkoitikoez gain, Azpeitia, Elgoibar edota Eibarko umeak gerturatzen dira kros maldatsura. Ondoren egingo da jada tradizio bihurtu den ama eta amonen lasterketa.
Sagarzazu txapelketa
Floreaga auzotik atera gabe, Xabier Sagarzazu txapelketa jokatuko dute hogeita bederatzigarren aldiz larunbatean, Azkoitiko futbol jokalaria zenaren omenez. Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko umeek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Iraurgi Ikastetxeko neska-mutilek parte hartuko dute txapelketa horretan.
Guztira, hamau partida jokatuko dira. Lehenak 15:00etan hasiko dira, eta finalak 18:00etatik aurrera jokatuko dira, guztiak ikastetxean bertan.