[caption id="attachment_296935" align="aligncenter" width="300"]

(Gimnastika Erritmikoko Espainiako Federazioa)[/caption]
Gimnastika erritmikoko Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu du Elena Sudupe gimnasta azkoitiarrak; era horretan brontzezko domina eskuratu du. Oinarrizko kadeteen mailan, banakakoetan, lortu du herriko gimnastak sari hori. Gijonen (Asturias, Espainia) jokatu zuten Espaini- ako txapelketa joan den astean. Hamasei urte ditu Sudupek eta gaur egun Eibarko Ipurua gimnasia erritmikoko klubeko kidea da, eta Eibarren entrenatzen du.