Ahalduntze ikastaroetan izena eman daiteke

Urola Kostako Hitza 2016ko apirilaren 20a

GIZARTEA // Zabalik daude oraindik ahalduntze ikastaroetan izen emateko aukerak. Guztira, hiru ikastaro antolatu ditu udalak. Biodantza eta meditazio aktiboa, 18:00etatik 19:30era izango da, astelehenetan. Asertibitatea eta gaitasun sozialak asteazkene...

GIZARTEA // Zabalik daude oraindik ahalduntze ikastaroetan izen emateko aukerak. Guztira, hiru ikastaro antolatu ditu udalak. Biodantza eta meditazio aktiboa, 18:00etatik 19:30era izango da, astelehenetan. Asertibitatea eta gaitasun sozialak asteazkenetan da, 15:00etatik 16:30era. Eta, azken ikastaroa, Nik nire bizitza kontrolatzen dut. Neure burua maitatzeko eskola maiatzean hasiko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide