David Garcia eta Helene Alberdi izan dira azkarrenak Azkoitiko XVII. duatloian

Ana Abarisketa 2016ko apirilaren 17a

Mugarra Triatloi Taldeko David Garciak eta Yepa! Triatloi Klubeko Helene Alberdik irabazi dute gaur, Azkoitian, distantzia motzeko XVII. duatloia. Emakumeeak atera dira aurrena, 10:30ean, plazatik; handik hamar minutura, berriz, gizonak. Kirolariek hamar kilometro egin dituzte korrika, 34 bizikletan eta beste 4,5 lasterka. Guztira 127 lagunek parte-hartu dute bi saioetan. Aurrena helmugaratu direnei dopin kontrola egin die. Eusko Jaurlaritzaren Dopinaren Aurkako Euskal Ajentziak kudeatzen ditu proba horiek. Honakoak dira aurreneko sailkatuak eta beraien denborak: Gizonetan:
  1. David Garcia (01:38:25)
  2. Julen Larruzea (01:38:30)
  3. Xabier Tijero (01:40:15)
Emakumeetan:
  1. Helene Alberdi (01:56:01)
  2. Nerea Arregi (02:00:33)
  3. Maite Arraiza (02:00:50)
[flickr_set id="72157667134279441"]  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide