Iñigo Uzin. (Mondragon Taldea)
Euskal Herriko talde industrial handienaren gidaritza hartuko du abuztuaren 1ean Iñigo Uzinek (Azkoitia, 1960). Mondragon korporazioko kongresu kooperatiboko batzorde iraunkorrak aho batez erabaki du Uzin izendatzea Javier Sotilen ordezko. Uzinek gertutik ezagutzen du makina erremintaren sektorea, eta egun, Mondragon Unibertsitateko kontseilu errektoreko lehendakaria ere bada. Mondragon taldeak ohar batean nabarmendu du Uzinek "ezagutza praktiko handia" duela nazioarteko merkatuetan lehiatzeko, makina erreminta bezalako merkatu zurrun batean aritu baita gehienbat, eta haren berrikuntzarako gaitasuna goraipatu du.
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Uzin, eta berrikuntza kudeaketari buruzko master bat ere burutua du Deustuko Unibertsitatean. Ibilbide profesionala Danobat enpresari lotua egin du, han hasi baitzen makina erremintako Izarraitz enpresan finantza zuzendari lanetan eta baita giza baliabideetako zuzendari gisa ere. Izarraitzek Danobatekin bat egin zuenean, enpresaren negozio unitateko buru izendatu zuten.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Berria.eus-en.