Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
300 haur inguruk parte hartu dute danborradan
300 gaztetxo inguruk parte hartu dute Azkoitiko haurren danborradan gaur, apirilak 2. Sei konpainiatan banatuta, danborrak eta upelak astindu dituzte Balda plazatik hasita. Kalerik kale ibili ondoren, Oteiza frontoietan bukatu dute desfilea, geldialdiak eginda Balda plazan eta herriko plazan. Aurten hainbat berritasun izan ditu haurren danborradak: batetik, Balda plazatik irten du aurrenekoz, eta bestetik, zalduntxoen omenezko jantziekin irten du talde batek. Ane Larrañaga azkoitiarrak diseinatu du jantzia. Pixkanaka jantziak berritzen joateko asmoa du danborradaren antolatzailea den Umore Ona elkarteak; hala, datorren urterako abarketariena egin nahi dute.
[flickr_set id="72157666541938632"]