Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako gaztetxoak fruta-arbolak eta zuhaixkak landatzen ari dira eguerdia bitartean Baratze Parkean. Azkoitiko ikasleek urteak daramatzate Agenda21 proiektua garatzen eskoletan. Proiektu honen bidez, gaztetxoek ingurumenarekiko konpromisoak hartzea da helburua. Udalari ere eskaerak egin dizkiete, eta horietako bat da herrian fruta-arbolak landatzea.
[flickr_set id="72157665926953765"]
Azkoitiko baratze ekologikoak joan den urteko udatik daude martxan. 65 lursail daude guztira, eta herritarrek horiek landuz biltzen dituzte bertako eta garaiko produktuak.