Garazi Eizmendi (Gomazko pala jokalaria): "Futbolean eta paletan ibili nintzen, baina garbi nuen pala zela nirea"

Ana Abarisketa 2016ko martxoaren 1a

Garazi Eizmendi eta Nagore Martin nagusitu dira Emakumeen Gomazko Pala Txapelketako finalean. Azkoitiko Gurea pilotalekuan izan jokatu zuten lehia, ostiral iluntzean.

Biharamun gozoa izan zuen Garazi Eizmendik (Aia, 1987) larunbatean. Euskal Herriko Emakumeen Pala Txapelketan parte hartu duen bere aurreneko aldia izan da, eta, Azkoitiko Gurea pilotalekuan finala irabazi ostean txapela etxera eramatea lortu du. Final lehiatua izan zen ostiralekoa. Oroitzapen ederra duzu? Ordu eta laurdeneko partida izan zen, oso nekagarria. Erraz hasi ginen, baina 23 eta 21 galtzen gindoazela bikokidea etsita zegoen. Azkenean, irabaztea lortu genuen, ordea. Txapelketa honetan onenek hartu duzue parte, ezta? Euskal Herri mailan jokatzen den garrantzitsuena dela diote. Beste txapelketaren bat ba al duzu eskuartean? Martxoaren bigarren astean hasiko da Gravni izeneko txapelketa. Gipuzkoako federazioarekin ariko naiz, jubeniletan. Nolatan hasi ziren gomazko palaz jokatzen? Herrian jende asko ibiltzen da teniseko erraketarekin jokoan. Futbolean eta paletan ibili nintzen duela urte batzuk, baina garbi nuen pala zela nirea. Hala, aukera izan bezain laster federatu nintzen, 14 urterekin. Ordutik, punta-puntako maila ematera iritsi zara. Aurten egin dut dezenteko saltoa. Abenduan beste txapelketa bat irabazi nuen, lehenengo mailakoa. Gipuzkoakoa ere irabazi genuen, nahiko oparoa izan da, egia esan. Jokalari asko zarete? Gazteetan jokalari asko dago. Behin gure mailara iritsitakoan, ordea, adin guztietako kirolarien aurka jokatzen dugu. Eta afiziorik ba al da? Hori da okerrena. Senideak joaten dira partidetara, batez ere. Zenbat entrenatzen duzu? Astearte eta ostegunetan Aian ibiltzen gara, eta, astelehenetan, Irurara joaten gara. Etorkizuna palari lotuta ikusten duzu? Ingeniaritza ikasi nahi dut, baina umeak ere entrenatzen ditut. Pala oso gustukoa dut, eta nahiko nuke kirol honi lotuta segitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide