Joan den ostiralean jokatu zen Azkoitiko Gurea pilotalekuan
Euskal Herriko Emakumeen Gomazko Pala Txapelketako finala. Garazi Eizmendi aiarra eta Nagore Martin gasteiztarra nagusitu ziren final handian, tanto bakar baten aldearekin. Partida lehiatua izan zen, izan ere, aurretik joan ziren Ainhoa Garmendia alegiarra eta Laura Saez gazteiztarra, 23 eta 21.
Norgehiagoka gogorra izan zen Gurea pilotalekukoan jokatutakoa, eta lau jokalariek maila bikaina eman zuten kantxa barruan.
25 eta 19, Ibañez eta Ruiz aurretik
Eliteko finalaren aurretik jokatu zen Euskal Herriko Irekiko lehen mailako finala. 25 eta 19 aurreratu ziren Ibañez eta Ruiz de Azua Murillo eta Lasaren kontra. Urdinek oso ondo ekin zioten partidari, joko polita eginez, piloteoan aginduz eta akatsik egin gabe. Aurretik jarri zen bikotea, baina aurkariek behetik-gora joan ziren, eta erdialdean hamabina berdintzea lortu zuten markagailuan.
Sari banaketan honako babesle eta antolatzaileek parte-hartu zuten: Javier Zubizarreta Azkoitiko alkatea, Angel Martin kirol zinegotzia, Patxi Jauregi Pilota Federazioko presidentea, Berria egunkariko Andoni Alvarez, Pelotadendako Koro Barrenetxea eta Gipuzkoako Federazioko Mikel Arregi.