Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak hamazazpigarren
Taldez Talde musika jaialdiko lehen saioa egin du gaur eguerdian. Kontzejupean jende asko bildu da euskal dantza eta musika uztartu dituen ikuskizuna ikustera. Datozen bi igandetan ere Taldez Talderen saioak izango dira Kontzejupean.
Taldez Talde jaialdian musika mota ezberdinak landuko dituzte saioz saio, eta musika eskolako ikasleek herriko beste talde batzuekin elkarlanean ariko dira. Datorrenean, martxoaren 6an, Bizkargiko orkestrak eta herriko musika bandak parte hartuko dute. Eta, martxoaren 13ko emanaldian musika eskolako abesbatza eta Iraurgi abesbatza ariko dira.
[flickr_set id="72157665019987482"]