Elena Sudupe: "Etorkizuna beste bide batetik ikusten dut, baina ahal dudan bitartean gimnastika erritmikoari eusten saiatuko naiz"

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 22a, 11:41

Gimnastika erritmikoko kadete mailan lehiatzen da Elena Sudupe (Azkoitia, 2.000), banaka eta taldean. Azkoitiko Zubi Berri taldean bost urterekin hasi zen, eta duela bost urte Eibarko Ipurua taldeak deitu zion beraiekin entrenatzen hasteko. Azken talde horrekin Espainiako mailan lehiatzea lortu du hamasei urteko azkoitiarrak.

Elena Sudupe. (Maxixatzen.eus) Txikitan zergatik aukeratu zenuen gimnastika erritmikoan izena ematea? Amari eta amamari asko gustatzen zitzaien, eta beraiek bultzatuta hasi nintzen. Niri ere asko gustatzen zitzaidan, eta betidanik gustura joan izan naiz. Txikitan izeba hil zitzaidan, eta beldurragatik negar asko egiten nuen. Kirol honek asko lagundu zidan garai zail haiek gainditzen. Ordutik beste seriotasun batekin hartu nuen, eta zorionez dena oso ondo joan zait. Zein izan da zure lorpenik handiena? Niretzat Ipuruan lehiatzea bakarrik sekulakoa da; Zubi Berri eskolarra da, eta Ipurua, berriz, federatuena. Hala ere, bost denboraldietan lortu dut Espainiako txapelketan lehiatzea, eta maila horretan parte hartzea eta egindako lanarekin gustura gelditzea izan da gehiena bete nauena. Orain arte, taldean lortu ditugu emaitza onenak, baina banaka lortutakoarekin oso gustura nago. Lehia handia izaten da txapelketetan, parte hartzaileen artean maila handia baitago. Elkarrizketa osorik maxixatzen.eus-en.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide