Siriako errefuxiatuen kanpamendura bidean da Azkoitian bildutako materiala

Ana Abarisketa 2016ko urtarrilaren 16a

11 kanpin denda, 22 lo zaku eta 120 mantik gora bildu dituzte Azkoitian. Materiala Siriara bidean doa jada.

Siriako errefuxiatuen kanpamenduetara materiala bidaltzeko kanpaina hasi zuen asteartean Azkoitiko herritar talde batek, atzo arte. Denera 11 kanpin denda, 22 lo zaku eta 120 manta baino gehiago bildu dituzte lau egunetan. Hiru auto beteta eraman zituzten ostiral arratsaldean Bergarara, Hotz Bergararekin elkarlanean. Behin Debagoeinan eta Iurretan batutako materiala elkartu ostean, Madrilera eramango dute, kontainerretan, eta Madrildik Siriara bidaliko dituzte hegazkinez, bertako errefuxiatu kanpamenduetara. Ekimenaren antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie herriko Caritasi, Zakela tabernari, Xabier Munibe Ikastolari eta Maxixatzeni materialak pilatzeko lokalak utzi izanagatik. Boluntarioek materiala sailkatu zuten, Bergarara autoz eraman aurretik. (Ana Abarisketa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide