San Martingo baseliza. (Ana Abarisketa)
Mantenu lanak tarteko, gaur eta bihar Azkoitiko San Martin baselizako erlojua geldi daitekeela adierazi du Udalak. "San Martingo erlojuari begiratzeko ohitura duten herritarrek jakin behar dute balitekeela erlojua gelditzea edo ondo ez funtzionatzea; izan ere, baliteke langileek erlojua gelditu behar izatea", azaldu du Udalak. Dena den, eta Udalaren arabera, lehenbailehen jarriko dute berriz funtzionamenduan.