Patata tortilla lehiaketa egingo dute gaur, Gazte Astearen barruan

A. Abarisketa 2016ko urtarrilaren 5a

Atzo hasi eta ostegunera bitartean egingo dute Gazte Astea Azkoitian. Gaur, patata tortilla lehiaketa dute Kontzejupean, 11:00etatik 13:00etara bitartean.

Iaz, arrakasta handia izan zuen patata tortilla lehiaketak. (Ane Olaizola) Badira 14 urte Gazte Astea ospatzen hasi zirela herrian Gabon jaien bueltan, Azkoitiko Udaleko Gazteria Sailak eta Artxamendi Topalekuak antolatuta. Futbito txapelketarekin eta makillaje eta ile apaindegi tailerrarekin hasi zuten atzo egitaraua. 13-17 urte bitarteko gazteek parte hartzen dute ekintzetan. Gaur, patata tortilla lehiaketa  egingo dute. Dagoeneko hiru lagunez osatutako 28 taldek eman dute izena. 11:00etan hasiko dira zartaginak berotzen Kontzejupean, eta bi orduz jardungo dute. Arratsaldean, Errege Magoen desfileak hartuko du lekukoa. Ostegunean da Gazte Asteko azken eguna. Berritasun gisa, mahai tenis lehiaketa antolatu dute aurten. Aurretik horri buruzko ikastaro bat ere izan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide