Jendetza bildu zen ostiral iluntzean Azkoitiko udaletxeko areto nagusian. Urteroko ohiturei jarraituz, hiru modalitate ezberdinetako sariak banatu zituzten: urteko kirolari onenaren saria, Bizenta Mogel ipuin lehiaketako irabazleak eta eskaparate lehikaetako sari banaketa.
Azkoitiko 2015eko kirolari onenaren saria
Jone Zabaletarentzat izan zen eta Javier Zubizarreta alkatearen eskutik jaso zuen oroigarria. Gainerakoan honakoak izan ziren kirolez kirol saria jaso zuten kirolariak:
- Eskupilota: Julen oñederra.
- Futbola: Igor Zubeldia.
- Areto futbola: Jon Gurrero Aizpuru.
- Karate: Eire Lopetegi eta Julian Balentziaga.
- Xake: Hector Sanchez.
- Atletismoa: Jone Zabaleta.
- Igeriketa: Peru Portalo.
- Duatloia/Triatloia: Ander Zubizarreta.
- Ehiza: Aitor Lizarralde.
- Arrantza: Jokin Sudupe.
- Txirrindularitza: Mikel Elortza.
- Tenisa: Manex Rezabal.
- Boloak: Santos Muñoz.
- Saskibaloia: Ainhoa Zuazolazigorraga.
- Gimnasia Erritmikoa: Elena Sudupe.
- Arrauna: Ipar Lartzabal.
Kirolari onenaren sari banaketaz gain,
XXXIV. Azkoitiko Bizenta Mogel ipuin lehiaketako bi sariak banatu zituzten. Aurreneko saria Ainara Elizondoren
Zizeletik jaiotako loreak obrarentzat izan zen; bigarren saria, Maitane Alberdi azkoitiarraren
Lur lanarentzat. Gustura jaso zuten biek literatur saria.
[gallery ids="279673,279672"]
Azkenik, eskaparate lehiaketako hiru sariak banatu zituzten. Aurreneko postua Aizterri dekorazio dendak lortu zuen; bigarrena, Soul arropa dendak eta, hirugarrena, Burruntzi arkitektura estudioak.
[gallery ids="279674,279675,279676"]