Harrijasotzaileek dena eman zuten lehian (Ana Abarisketa)
Jon Irazu eta Joxe Mari Olasagasti aizkoran. (Ana Abarisketa)
Hotz esnatu zen
San Andres Eguna atzokoan, baina orduek aurrera egin ahala, eguzkiak berotu zuen giroa Azkoitian. Ehundaka
lagun batu ziren plazan eta herriko kaleetan eguerdi partean, San Andres Egunean ohikoak diren talo eta txistorrak jateko gogoz. Umeek sormena landu zuten goiz goizetik, Marrazki eta Buztin Modelaketa Lehiaketan. Herriko jaiak gaitzat hartuta, pare bat orduz aritu ziren marrazten, bakarka nahiz taldelanean. Berdura plazan jarri zituzten erakusgai artelanak gero, edonork ikusteko.
Janari eta edari postuez bete zen herria egun osoan.
Animaliak ere jarri zituzten ikusgai, Ikurriñaren plazan. Txerria izan zen nagusi atzokoan, San Andres jaien irudia baita animalia preziatu hau. Azkoitiko AEK-k, esaterako, txerri txiki bat zozkatu zuen: 4545 izan da zenbaki saritua. Irabazleak aukeratu beharko du bizirik dagoen txerri txikia hartu ala jada hilda dauden bi aukeratu.
Eguerdi partean, herri kirol zaleek bete zuten plaza. Jon Irazu eta Joxe Mari Olasagasti aizkolariek dena eman zute lehian. Azkenean, beteranoarentzat izan zen garaipena. Harria jasotzen, berriz, Xabier Aranburu
Guzta eta Jon Unanue
Goenatxo III.a aritu ziren buruz buru.
Umeek ere gozatu zute San Andres Egunean. (Ana Abarisketa)