Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hotz esnatu da San Andres Eguna gaurkoan, baina orduek aurrera egin ahala eguzkiak berotu du giroa herrian. Ehundaka lagun batu dira plazan eta herriko kale nagusietan eguerdi parean, taloa jateko gogoz. Umeek sormena landu dute Marrazki eta Buztin Modelaketa Lehiaketan, eta herrikirol zaleez bete da plaza. Jon Irazu eta Olasagasti aizkolariek dena eman dute lehian, eta, berdin egin dute Guzta eta Goenatxo III.a harrijasotzaileek.
Arratsaldean beste hainbat ekitaldi izango dira:
16:30. Marrazki eta Buztin Modela Lehiaketako sari banaketa, plazan.
17:00. Herriko pilota eskolak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azkenengo pilota partidak jokatuko dira.
22:00. San Andres Idi Dema saria, Gurea pilotalekuan: Usaisti, Mendigoiti eta Andrakas.
Hona hemen San Andres Egunak utzitako irudiak: