Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bertako produktuen azoka berezia eta dantzari txikien emanaldia izan dituzte, besteak beste
Bihar San Andres Eguna ospatuko dute Azkoitian goizean goizetik. Baina bezperan ere hainbat ekitaldi egin dituzte herrian: bertako produktuen azoka berezia, dantzari txikien emanaldia eta ehozirien erakustaldia.
[flickr_set id="72157661675042261"]
AZKOITIKO SANADRESETAKO EGITARAUA:Igandea, azaroak 2919:00. Urolatarrak txaranga kaleetan zehar.
20:00. San Andres Idi Dema Gurea pilotalekuan: Iñaki Lopetegi, Bixkiak eta Garagartze Elkartea.
Astelehena, azaroak 30, San Andres eguna
Egun osoan zehar, herriko plazako arkupeetan postuak egongo dira: taloak, txistorra…
10:00. Marrazki eta Buztin Modelaketa Lehiaketa, Txuri Urdin elkarteak antolatuta.
11:00. Herriko txistulari eta dultzaineroen kalejira.
11:30. Txalkor txistulari taldearen kalejira.
12:00. IV. Urkome Sarien sari banaketa, udaletxeko udal areto nagusian.
12:30. Herri kirol jaialdia, plazan. Aizkolariak: Jon Irazu eta Olasagasti. Harrijasotzaileak: Guzta eta Goenatxo III.a.
16:30. Marrazki eta Buztin Modela Lehiaketako sari banaketa, plazan.
17:00. Herriko pilota eskolak antolatuta, Kontzejupe Sariaren azkenengo pilota partidak jokatuko dira.
22:00. San Andres Idi Dema saria, Gurea pilotalekuan: Usaisti, Mendigoiti eta Andrakas.